Egun bateko plana

EUSKADIKO BIHOTZA Esperientzia.

“paisaje Kulturala Zerain”.

Gastronomía Vasca

Partekatu:

Iruzkinak 1 Iruzkinak | Utzi zure iruzkina

Gehitu plana Gehitu plana

Hau da aukeratu duzun plana

Meatzaritzak garrantzia izan du Euskal Herriko historian eta “Zerain Paisaia Kulturala” planari esker Goierriko herri honetan bizi izan den bizimoduaren eta ohituren garapena ezagutu dezakezu.

Museo etnografikoa

Balorazioa:

Zeraingo museo etnografikora bisitak herriaren erdi-erdira eramaten baitu. Diaporama hunkigarri batek Zeraingo biztanleen historia eta jatorria erakusten dizkigu, eta, gero, goiko solairuan, bost sentimenak jartzen dira martxan, Zeraingo tradizioaren esentzia hartzeko.

Museoa 1993an sortu zen, Zeraingo gazte talde baten borondatearen eta lanaren eskutik; izan ere, etnologo batek zuzenduta, baserrietako tresnen inbentarioa egin eta erakusketa antolatu zuten 21 egunetan. Erakusketak izandako arrakasta ikusita, behin betiko uztea erabaki zuten, eta museo bihurtzea.

Bisita gidaturako informazioa:

Zeraingo Turismo Bulegoa
943 801 505

Iraupena (orduak):

02:00 ordu

Zailtasun-maila:

Baxua

Prezioa:

Sarrera 2,00

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 eta 15:30-17:30
Asteburu eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00

Telefonoa(k):

943801505

Email:

Informazioa

1711ko kartzela

Balorazioa:

Zeraingo kartzela edo ziega udaletxearekin batera eraiki zen 1711. urtean. Garai hartan, beste zerbitzu batzuen artean, nahitaezkoa zen mota horretako instalazioa izatea.

Kartzelaren berezitasun nagusia da lau paretak haritz-oholez estalita daudela. Paretetako harrien joskerak buztinez egiten zirenez, erraza zen ihes egitea; horregatik, haritz-egurrarekin babestu zituzten paretak, ihes egiteko aukerak gutxitzeko.

Preso arriskutsuenak lotzeko erabiltzen zituzten zepoak eta girgiluak ere ikus daitezke. Batzuk, paretaren kontra zutik lotzen ziren, beste batzuk ordea zepo erraldoi bati etzanda. Baina aske egotea ere posible zen.

Urte hauetan guztietan, kartzelak era guztietako "bisitariak" izan ditu; baita 1835. urtean meatzeetan lan egitera ekarritako 26 gerra-preso ere. XX. mendean, erabiltzeari utzi zioten, pixkanaka, eta, gaur egun, gure historiaren aztarna gisa mantentzen dugu, Gipuzkoa osoan geratzen den XVI. mendeko kartzela bakarra delako.

Gaur egun, kartzela Ostatu tabernaren barruan dago, eta ikusi nahi duenak ostatukoei esatea besterik ez du, edozein egunetan, asteazkenetan izan ezik.

Bisita gidaturako informazioa:

Zeraingo Turismo Bulegoa
943 801 505

Iraupena (orduak):

00:30 ordu

Zailtasun-maila:

Baxua

Telefonoa(k):

943 801 505

Email:

Informazioa

Dastatu gure saldak

Balorazioa:

Honako proposamen hau egitera gatoz: zatoz sagardotegi batera, Gipuzkoako bihotzera. Gure kulturaren parte bat ezagutuko duzu, bertakoekin nahastuta, sagardo-kupelen artean. Urtarriletik maiatzera gurera hurbiltzen bazara, ez zaitez etxera bueltatu sagardotegiko giro alaia ezagutu gabe. Badakizu menua zein den, eta sartzen zarenean, ez ahaztu edalontzia hartu eta lehenengo kupelera hurbiltzea. Handik aurrera otorduak bere bidea jarraituko du. Lehenengo platera, bakailao tortilla; bigarrena bakailao frijitua piperrekin edo tomate-saltsan; ondoren nagusiena, txuleta; eta kupela guztietako sagardoa dastatu ondoren, gure ibilbide gastronomikoa amaitzeko, Idiazabal gazta, intxaur eta irasagarraz lagunduta.

Iraupena (orduak):

03:00 ordu

Zailtasun-maila:

Baxua

Prezioa:

20€tik hasita

Telefonoa(k):

943 697 413 / 943 882 290

Email:

,

Informazioa

Zeraingo meategiak

Balorazioa:

Egun, Euskal Herriaren garapenean hainbesteko garrantzia izan duen burdinaren ustiapenaz inor gutxi oroitzen da. Zeraingo Aizpea meategiak dira garai emankor haien oroigarri bakarra. Euskal Herrian ez dago gisa horretako beste gunerik. Azpitta Zentroak, gainera, burdina lortzeko jarraitu beharreko prozesu guztia zuzen-zuzenean eta leku berean ikusteko aukera emango digu. Egungo Zeraingo errealitatea ezagutzeko burdingintzaren aroa ezagutzea ezinbestekoa da.

Gaur egun, meategiak berreskuratze-proiektu zabal baten barruan daude. Aizpeako burdin meategietan dagoeneko ez dago palarik ez pikatxoirik, ezta horiek erabiltzeko presorik ere; argazki-kamerez, bideokamerez, eta mundu osoko turistaz betetzen dira orain. Trantsizio horrek erakusten digu meategiak oso garrantzitsuak izan zirela, eta direla baita ere, Zeraingo garapenerako. Aizpitta Interpretazio Zentroa da Burdinazko Mendiaren gunea. Puntu hori izango da abiapuntua, Aizpeako meategiak ezagutzeko.

Bisita gidaturako informazioa:

Zeraingo Turismo Bulegoa

Iraupena (orduak):

02:00 ordu

Zailtasun-maila:

Baxua

Prezioa:

Sarrera: 3.00

Ordutegia:

-Irailetik ekainera: asteburu eta jaiegunetan 11:00-14:00ak eta 15:30-17:30ak bitarteetan.
-Aste Santuan, uztailean eta abuztuan: asteazkenetik igandera 11:00-14:00ak eta16:00-19:00ak bitarteetan.

Telefonoa(k):

943 801 505

Email:

Informazioa

Non bazkaldu edo afaldu:

Jatetxe bat gomendatzea nahi duzu?

Non lo egin:

Lo egiteko leku bat gomendatzea nahi duzu?

Partekatu:

Iruzkinak 1 Iruzkinak | Utzi zure iruzkina

Utzi zure iruzkina

Iruzkinak

xpaLdhxFqV:

Duela 7 urteak

I've posted a quisteon once or twice, and sometimes comment, but being supremely ignorant of 99% of Japanese, I usually just read what everyone else has to say. Unless people are abusing posting privileges, I can't see why there's a need to change things. Are you thinking of the mods taking a more active hand in making regular posts?